Latiorroko auzokideek tunelaren obra aurten hastea eskatu diote Udalari

Aitor Aspuru Saez 2012ko api. 17a, 11:00

Mozio baten bitartez, Latiorroko auzkideak kexu agertu dira, berriro ere, jasaten dituzten mugikortasun arazoak direla eta. Orain gutxi  tren geltoki ondoko tunelean obrak egin diren arren, bertako bizilagunek gogora ekarri dute Udalak konpromiso gehiago hartu zituela, tren azpitik doan lurpeko pasabidea egokitzea besteak beste.

Latiorroko auzkideak kexu agertu dira, berriro ere, jasaten dituzten mugikortasun arazoak direla eta. Nahiz eta duela gutxi tren geltokiko inguruko tunelan obrak egin diren, bertako biztanleek gogoratu dute udalak konpromesu gehiago hartu zituela tren azpitik doan lurpeko pasabidea egokitzeko.

Printzipioz, lan hauek tunelaren zabalera handitu behar dute. Pasa den urtean proiektuari baiezkoa eman zioten Udalean, baina auzokideek aurten martxan jartzea eskatu dute. Zabaleraren kontuaz gain, auzo elkarte honek beste hobekuntza batzuk gauzatzea exijitu ditu; tunelaren sarrera batean dagoen izkina kurbatzea, bere atzean dagoena ikusgarri egiteko, eta geltoki alboan dagoen horma desagertaraztea, oztopo honekin tunela luzeagoa dela ematen baitu.

Biztanle gehiago ditu Latiorrok

Latiorroko Auzokide Batzordeak gaur egun oraindik funtsezkoak diren lurpeko pasabidea hauek oso zaharrak direla azpimarratu du. Hirurogei urte pasa dira azpiegitura hauek eraiki zirenetik eta bere garaian 400 auzokide baziren, gaur egun 4.000 dira, batzorde honek esan duenez.

Gainera, Laudioar orok erabiltzen dituzten azpiegitura ugari daude Latiorron, hilerria edo futbol zelaia, adibidez. Horrek eragiten du oinezko askok lurpeko pasabidea zeharkatzea. Auzokideen ustez, aldaketa hauei egokitzeko, tunelaren ezaugarriak eraldatu behar dira ahalik eta lasterren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide