Gardeako historia berreskuratu nahi dute

Aitor Aspuru Saez 2012ko api. 10a, 09:26

Gardeako Juan XXIII ikastetxean ikasi zuen gardear talde batek auzoaren historia gogoratu nahi du. Horretarako, hasteko, jai egun bat ospatuko dute maiatzaren 19an.

Gardeako Juan XXIII ikastetxean ikasi zuen gardear talde batek auzoaren historia gogoratu nahi du. Horretarako, hasteko, jai egun bat ospatuko dute maiatzaren 19an.

Antolatzaileek, Juan XXIII Ikastetxetik pasa diren belaunaldi ezberdinak elkartu nahi dituzte data honetan, bai ikasleak, zein irakasleak. Hauek dira egitaraua osatzen duten ekimenak; eguerdian, 12:30ean, kalejira. 13:00etan Agurra egingo diote Gardeako Ikastetxeari eta argazki erakusketa ikusgai egongo da. 14:00etan hurbiltzen den jendearekin talde-argazki bat egingo da. Ordu erdi beranduago Gardeako frontoian bazkalduko da eta 17:00etan erromeria hasiko da.

Ospakizun hau martxan jarri duten pertsonek laguntza eskatu dute Gardeako argazkiak eskuratzeko. Irudiak helbide elektroniko honetara bidali daitezke: gardeatarrak@gmail.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide