Udal taldeak urteko aurrekontuak aurkeztu ditu

Aitor Aspuru Saez 2012ko api. 3a, 09:52

Bilduk prestatutako aurrekontuak gainontzeko udal taldeei  eta hedabideei aurkeztu dizkie. Guztira, 2012ko aurrekontuaren diru kopurua 22.205.730,39 eurokoa izango da. Koalizioak udal jardueraren ardatzak adierazi ditu plangintza honen bitartez.

Bilduk prestatutako aurrekontuak gainontzeko udal taldeei  eta hedabideei aurkeztu dizkie. Guztira, 2012ko aurrekontuaren diru kopurua 22.205.730,39 eurokoa izango da. Koalizioak udal jardueraren ardatzak adierazi ditu plangintza honen bitartez.

Horrela, Bilduko hautetsiek ez dituzte  inbertsioak proiektu handietara bideratu nahi, baizik eta auzo asanbladek markatutako lehentasunetara. Ildo hori jarraituz, Udalak Aceros-eko etxebizitza zaharrak dauden lekuan urbanizazio bat egin nahi du, eta 43.630 euro gastatuko ditu bertan. Landaluze auzoko parkean ere obra lanak egin nahi dituzte adinekoentzat egokitzeko asmoarekin. Lan hauen kostua, guztira, 35.000 eurokoa izango da, baina Udalak espero du Foru Aldundiak zati bat ordaintzea.

Bilduko zinegotziek Aretako eraikin arrosako irisgarritasuna hobetzeko asmoa adierazi dute. Hori dela eta, 60.000 euroko partidari beste 20.000 gehitu nahi dizkiote. Gainera Iturraldeko barandak aldatu nahi dituzte hemen ere irigarritasun arazoak konpontzeko. Guztira 27.500 euro izango dira.Ugarteko plaza berritzeko asmoa azaldu dute ere, 40.000 bideratuko dituzte aukerak zeintzuk diren aztertzeko.

Epe motz batean, lau landa-bide garbitu eta egokitu nahi ditu udal taldeak; Dubiris, Sugasu, Beldui eta Saldarriaga. 2013an beste lau -Astobitza, Gardeagotxi, Morteru eta Olako- garbitzea egokia litzatekeela adierazi zuen Koldo Zabala zinegotziak. Aurten 60.000 euro zuzendu nahi dituzte arlo honetan.

Hiltegia: inbertsio estrategikoa

Nahiz eta Udalak 670.000 euro gutxiago jaso dituen aurten zerga eta FOFELaren bidez, OHZk, baso-ustiapenak eta hiltegiak bermatuko dituzten diru sarrerak nolabaiteko oreka sortu dutela adierazi dute udal agintariek. Hagatik, 160.000 bideratu nahi ditu Bilduk hiltegian erreformak egiteko. Lan hauen ondorioz, europar zigilua lortu dezake hiltegiak eta, aldi berean, diru sarrerak handitu.
EAEn bi hiltegi geratzen dira, bata Gipuzkoan eta bestea Aretan dagoena. Europako baimena lortuz gero, hiltegiak 496.000 euroko diru sarrera lortzea aurreikusi dute tokiko erakundean.

Obra eta zerbitzu Foru plana

Udal gobernuko kideek Foru Aldundiak kudeatzen duen obra eta zerbitzu planean bi proiektu aurkeztu nahi dituztela adierazi dute. Bata Zubiko Kurajo, Maestro Elorza eta Jose Matias-en eta bestea Lamuza Parkean. Bi proiektu hauek fase ezberdinetan banatuta daude.

Lehen planak tren geltokiaren irisgarritasun arazo historikoak konpondu nahi ditu pasabidea zabalduz, orain 2 metroko zabalera duenak obra ostean 7 metro izango lituzke. Aldi berean, Zubiko Kurajoko saneamendu sarea hobetzea du helburu obra honek. Lateorroko biztanleria nahikotxo handitu da azken urte hauetan eta auzoko saneamendua ez da egokiena.

Lan hauek 3 miloi euroko kostua izan dezaketela pentsatzen du Natxo Urkixok, baina era berean geltokiko plaza eta oinezkoen mugimendua erraztuko duela aipatu zuen prentsaurrean. Kontuan izan behar da, dagoeneko, 3000 mila pertsona bizi direla Lateorroko auzoan eta erdigunera joateko trabak konpondu ditzakela obra honek.Bestalde, Lamuza Parkearen saneamendu guztia egiteko asmoa du udal gobernuak, Ugartetik Zumalakarregi etorbideareino. 3.184.000 euroko aurreikuspena du lan honek. 

Gastu soziala bikoiztu nahi du

Bilduk gastu soziala bikoiztu du aurkeztutako aurrekontuetan. Aurreko udal gobernuak 44.000 euro bideratu bazituen zeregin honetara, oraingo honek 90.000 erabili nahi ditu. Partida honekin larrialdiko laguntzak kudeatu nahi ditu, Lanbidek ezartzen dituen baldintzak gero eta gogorragoak direlako Amets Meazaren iritziz.
Gainera, enplegu mahaia tresna bezala erabiliz, enplegua, merkataritza eta enpresak sustatu nahi ditu udal taldeak.Bestalde, komunikazio indartu nahi dute Zuin aldizkarian inbertsioak eginez, bai eta herri partadaitza sendotu ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide