Balore katastral berrien ondorioen inguruko hitzaldia antolatu du Udalak

Txabi Alvarado Bañares 2012ko mar. 20a, 09:17

OHZren eta gainbalioaren zergak eta establezimenduak irekitzeko lizentzia tasak jaitsiko dituzte

Balore katastral berrien inguruan informatzeko aukera izango dute Laudiarrek. Datorren ostegunerako hitzaldia antolatu baitu Udalak, balore horien aldaketek dakartzaten ondorioak azaltzeko. Zita arratsaldeko zazpietan izango da, Lanbide Heziketa Udal Ikastetxearen aretoan.

OHZren eta gainbalioaren zergak eta establezimenduak irekitzeko lizentzia tasak jaitsiko dituzte

Balore katastral berrien inguruan informatzeko aukera izango dute Laudiarrek. Datorren ostegunerako hitzaldia antolatu baitu Udalak, balore horien aldaketek dakartzaten ondorioak azaltzeko. Zita arratsaldeko zazpietan izango da, Lanbide Heziketa Udal Ikastetxearen aretoan.

 Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tipoa %0,30tik %0,23ra jaistea erabaki zuen Udalak martxoaren 12ko Osoko Bilkuran. Hala ere, udalak azpimarratu du datozen 8 urteetan tipoa %30an mantendu behar dela. Hortaz gain, errentaren araberako hobari berria egongo dela iragarri du. Hobari berri horretaz baliatu ahal izango diren familiak 21000 eurotik beherako errenta jasotzen dutenak izango dira.

 Zatika ordaintzeko aukera egongo dela gaineratu du Udalak. Herritarrek zerga urtean zehar hiru zatitan ordaintzeko aukera izango dute. Ordainketa mota hori eskatzeko epea martxoaren 31an bukatuko da.

Bestelako zergen jaitsiera

OHZaz gain, gainbalioari dagokion zerga eta establezimenduak irekitzeko lizentzia tasak jaistea erabaki da Osoko Bilkuran. Hala, gainbalioari dagokion zerga %14,5etik %5era jaitsiko da eta establezimenduak irekitzeko lizentzia tasak %1etik %0,30ra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide