Gaur hasiko da idi-proben XLII. Torneoa

Txabi Alvarado Bañares 2012ko mar. 24a, 10:36

Parte hartzaile guztiek 500 euro jasoko dituzte gutxienez

Idi-proben XLII. torneoa antolatu du Berrio kirol elkarteak Dolumin Barikuaren harira. Gaur emango zaio hasiera norgehiagokari, gaueko bederatzietan. Berritxu, Zalla eta Usurbileko idi pare bana lehiatuko dira.

Parte hartzaile guztiek 500 euro jasoko dituzte gutxienez

Idi-proben XLII. torneoa antolatu du Berrio kirol elkarteak Dolumin Barikuaren harira. Gaur emango zaio hasiera norgehiagokari, gaueko bederatzietan. Berritxu, Zalla eta Usurbileko idi pare bana lehiatuko dira.

 Torneoak igandean jarraituko du, arratsaldeko seietan, Orio, Zalla eta Bermeoko idien parte hartzearekin. Dolumin Barikuan, aldiz, Zeanuri, Zumarraga, Bakio, Lasarte eta Iruzubietako idiak ikusi ahal izango dira harriak arrastatan eramaten, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Txapelketari apirilean emango zaio amaiera. Hilaren batean Orio, Urretxu eta Berritxuko idiak arituko dira arratsaldeko seietatik aurrera. Hurrengo egunean, baina, zita bederatzietan izango da, Hernani, Eibar eta Elgoibarreko idien parte hartzearekin.

 Froga guztiak San Rokeko Udal Carrejoan egingo dira. Idi guztiak hasiberriak dira, inoiz lehiatu gabekoak. Torneo honen bidez txapelketetan aritzeko gai diren ikusi ahal izango da.

Sariak

Lehenengo postuan geratzen denak 1300 euro jasoko ditu, txapela eta garaikurrarekin batera. Bigarrena 1200 eurorekin sarituko dute, hirugarrena 1100 eurorekin, laugarrena 1000rekin, bosgarrena 900rekin, seigarrena 800rekin, zazpigarrena 700rekin eta zortzigarrena 600rekin. Gainontzeko parte hartzaileei, aldiz, 500 euro emango zaizkie gutxienez.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide