Administrazioak ez du Tomas Acha enpresako EREa onartu eta langileek kanpaldia iragarri dute

Aitor Aspuru Saez 2012ko mar. 15a, 09:32

Tomas Acha S.L.ko langileek 75 egun greban bete berri dituzte eta ia bi hilabete hauetan gorabehera ugari bizi izan dituzte. Martxoaren 8an Administrazioak ez zuen onartu enpresako zuzendaritzak aurkeztutako EREa, alde batetik, enpresako buruek langileen ordazkeraiei ez dietelako entzunaldirik eman, eta bestalde neurri hori justifikatzen duen daturik ez dutelako erraztu. Legeak bi baldintza horiek derrigorrrez bete behar direla dio. 

Tomas Acha S.L.ko langileek 75 egun greban bete berri dituzte eta ia bi hilabete hauetan gorabehera ugari bizi izan dituzte. Martxoaren 8an Administrazioak ez zuen onartu enpresako zuzendaritzak aurkeztutako EREa, alde batetik, enpresako buruek langileen ordazkeraiei ez dietelako entzunaldirik eman, eta bestalde neurri hori justifikatzen duen daturik ez dutelako erraztu. Legeak bi baldintza horiek derrigorrrez bete behar direla dio. 

Mobilizazio gehiago iragarri dituzte greban dauden langileek

Erabaki honek indarberritu egin du pil-pilean dagoen lan gatazka hau. Grebalariek kanpaldi bat egingo dutela iragarri zuten atzo Gasteizen emandako prentsaurrekoan, eta horretarako baimena eskatu diotela Udalari. Neurri hau dinamika zabalago batean kokatu behar da. Berez, langileek egunero ordu erdiko bi elkarretaratze egiten baitituzte Laudion, 13:00etan eta 17:00etan, hain zuzen ere.

Mobilizazio hauek sinadura bilketa batekin eta martxoaren 22rako antolatu duten manifestazioarekin osatuko dituzte. Antolatzaileak manifestazioa otsailean egindakoa baino jendetsuagoa izatea espero dute.

Lan gatazka honen historia

Grabalarien aldarrikapenak bi arrazoietan oinarritzen dira: alde batetik enpresak zor dizkien soldatak behingoz ordaintzea, eta bestetik zuzendaritzak plan industrial egoki bat aurkeztea.

Langileen esanetan, gatazka 2011n hasi zen. Pasa den urtearen hasieran euren soldatetan %25eko murrizketa onartu zuten enpresak zituen estutasun ekonomikoak zirela eta. Hilabete batzuk geroago, soldatak kobratzeko zailtasun gero eta handiagoak izan zituzten. Aldi berean, Tomas Acha S.L.ko zuzendaritzak 62.400 euroko inbertsioa egin zuen Tomas Acha Cargo S.L. enpresa berria sortzeko.

Egoera honen aurrean, langileek  greba mugagabeari ekin zioten 2012ko urtarrilaren 2an. Greba hasi bezain lastet enpresako zuzendaritzak langile bati disziplinazko espediente bat ireki zion eta segidan kalera bota zuen. Hamar egunen buruan, enpresak kaleratua zeudela jakinarazi zien beste zazpi langileei. Zazpi horietako bi ordezkari sindikalak ziren.

Urtarrilaren 13an ELA sindikatuak PRECOren bitartekaritza eskatu zuen gatazka honetan esku hartu zezan, Tomas Acha S.L.ko zuzendaritzak sindikatuaren ordezkarien zilegitasuna ukatzen zuelako, eta beraz, ez zegoelako negoziaziorako tarterik. Urtarrilaren 24an PRECOk lan gatazka hau konpontzeko eskaintza bat egingo zuela adostu zuen, baina enpresak ERE bat aurkeztu zuen. Martxoaren 8an, Administrazioak ukatu egin zion lan erregulaziorako espedientea.

ELA sindikatuko militanteen atxiloketak

Atzo eskainitako prentsaurrekoan langileek ELAko zuzendaritzako hainbat kideren babesa jaso zuten. Hauen iritziz, Tomas Acha S.L. enpresaren jarrera erabat gaitzesgarria da.

Beharrezkoa da gogora ekartzea lan gatazka honen harira ELAko lau militante atxilotu zituela Guardia Zibilak. Iñigo Egiguren, sindikatuaren Laudioko kideak adierazi zuen enpresak jarritako salaketa indargabetzen saiatuko direla, bere esanetan salaketa faltsua delako.

Aldi berean, Oscar Navaridasek aitortu zuen atxiloketak gertatu ziren egunean gatazkan inplikatuak zeuden langileak ez zeudela ELAko egoitzan, sindikatuak azpijoko baten susmoa zeukalako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide