"Ideia onenak errazak eta berehala ulertzen direnak dira"

Aitor Aspuru Saez 2012ko mar. 15a, 11:36

ÓSCAR REGUERA AGORRETAk (Laudio, 1971) Cryn publizitate agentzia laudioarra zuzentzen du. Enpresa honek sari eta aitortza ugari jaso ditu, Smile Festivalak emandakoa izan da azkena.

Smile Festivalen sari bat jaso duzue, zein izan da lan saritua?

Europan egiten den kanpoko lan grafiko onenari saria jaso dugu, azaroan La Casa de Resari gabonetako loteria kanpaina egiteagatik.

Zein irakurketa egiten duzue sari hau jaso ostean?

ÓSCAR REGUERA AGORRETAk (Laudio, 1971) Cryn publizitate agentzia laudioarra zuzentzen du. Enpresa honek sari eta aitortza ugari jaso ditu, Smile Festivalak emandakoa izan da azkena.

Smile Festivalen sari bat jaso duzue, zein izan da lan saritua?

Europan egiten den kanpoko lan grafiko onenari saria jaso dugu, azaroan La Casa de Resari gabonetako loteria kanpaina egiteagatik.

Zein irakurketa egiten duzue sari hau jaso ostean?

Sariak marketing zuzenaren esparruan estatu mailan agentzia ezagun bat bezala kokatzen gaitu, gure lanaren aitortza da. Gainera, sari honek komunikazio eta diseinu jaialdi garrantzitsuetan gure presentzia indartzen du.

Hau ez da sari bat jasotzen duzuen lehen aldia, ezta?

Bigarren aldia da, jarraian gainera. Smile Festivalak -Publizitate eta umorezko jaialdi europarrak- bi aldiz saritu gaitu marketing zuzenaren esparruan.

Marka itxuraren alorrean ere, aitortza azpimarragarriak jaso ditugu. Haien artean Anuaria Sariak ematen dituenak aipatu behar ditugu, aintzat hartzekoak dira eta.

Zein da zuen arrakastaren sekretua?

Guk beti egiten dugu lan sinplizitatea aintzat hartuta. Idei onenak errazak eta berehala ulertzen direnak dira. 

Umorea da publizitatearen tresnarik garrantzitsuena?

Komunikatu nahi diren helburuen arabera tresna oso aproposa izan daiteke umorea. Hori bai, kontu handiz aritu beharra dago arinegi ez jokatzeko. Baina argi dago umorea estrategia komunikatibo moduan egokia dela, begibistakoa, eraginkorra eta errentagarria da.

Zein da egin dituzuen lanen artean gustokoena duzuena?

Proeiktuaren tamaina alde batean utzita, guk gustokoen ditugun lanak harrera ona izan eta bezeroak behar dituen emaitzak gainditzen dituen horiek dira. Hori da benetan garrantzia daukana eta gure lanari balioa ematen diona.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide