Gerra Zibilean Frankismoak hil zituen borrokalariak oroituko dituzte

Aitor Aspuru Saez 2012ko mar. 13a, 08:21

Laudio Memoria herri ekimenak mozio bat aurkeztuko du martxoan egingo den ohiko Udal Osoko Bilkuran. Testu honen bitartez Guda Zibilean altxamendu militarraren kontra borrokatzen herrian hil ziren miliziano eta gudariak gogoratu nahi dituzte.

Talde politiko gehienen adostasuna lortu du Laudio Memoriak. Ekimena beste jarduera batek osatuko du. Faxismoaren aurka borrokatzen euren bizitzak eman zituzten 35 pertsona hauen izen guztiak plaka batean jaso nahi dituzte, apirilean kalean ipintzeko asmoarekin. 

Laudio Memoria herri ekimenak mozio bat aurkeztuko du martxoan egingo den ohiko Udal Osoko Bilkuran. Testu honen bitartez Guda Zibilan zehar altxamendu militarraren kontra borrokatzen herrian hil ziren miliziano eta gudariak gogoratu nahi dituzte.

Talde politiko gehienen adostasuna lortu du Laudio Memoriak. Ekimena beste ekintza batek osatuko du. Faxismoaren aurka borrokatzen beren bizitzak eman zituzten 35 pertsona hauen izen guztiak plaka batean jaso nahi dituzte, apirilean kalean ipintzeko asmoarekin. 

Laudio Memoriak berreskuratu nahi du, jarduera umil honi esker, urte guzti hauetan ahaztuta egon diren borrokalari hauen oroimena.

Hitzaldian iragarri zen

Guzti hau joan den ostiralean adierazi zuten taldekideek, Iñaki Egaña eta Joxean Agirreren hitzaldia hasi baino lehen. Bi pertsona hauek Euskal Memoria proiektuan daude murgilduta eta Laudio Memoriarekin elkarlanean egongo dira.

Aldi berean, Laudioko taldeak erabiltzen duen lan metodologia zorrotza azaldu zuen, agiri ofizialetan oinarrituta baitaude egiten dituzten ikerketa guztiak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide