Guardia Zibilak ELAko lau militante atxilotu ditu Tomas Acha enpresako lan gatazkaren harira

Aitor Aspuru Saez 2012ko mar. 5a, 09:01

ELAko lau militante atxilotu zituen Guardia Zibilak ostiralean, sindikatuak Basaurin duen egoitzan. ELAk ezagutzera eman duenez, Benemeritak estortsio delitu bat leporatu die sindikalistei.

ELAko lau militante atxilotu zituen Guardia Zibilak ostiralean, sindikatuak Basaurin duen egoitzan. ELAk ezagutzera eman duenez, Benemeritak estortsio delitu bat leporatu die sindikalistei.

Dirudienez, atxiloketak Tomas Acha S.L. enpresan eman den lan-gatazkarekin harremana dute. Gatazka hau pil-pilean egon da azken aste hauetan Laudion. Langileek, beste hainbat aldirrakapenekin batera, enpresak zor zizkien soldatak eskatzen zituzten. Akordio batera heldu eta gero, 15 langilek kontratua desegitea onartu zuten. Enpresako ordezkariek langile hauei eman beharreko dirua ELAk Basaurin daukan egoitzan utzi behar zuten.

Enpresariak baina, ez ziren ELAko egoitzara bakarrik joan. Sindikatuak dioenez, ordezkariak kalez jantzitako Guardia Zibil batzuekin joan ziren eta dirua eman eta gero, poliziek langileen ordezkariak atxilotu zituzten. Estortsioa leporatu eta gero, Gasteizera eraman zituzten. Dagoeneko aske geratu dira atxilotuak.

Neurri hau sindikatuaren jarduera kriminalizatzeko saiakera bat dela adierazi du ELAk. Sindikatuak bere kideengan konfidantza guztia duela ziurtatu du eta kasu hau abokatuen esku utzi duela esan du ere. Ez soilik afiliatuak defendatzeko, baita beren ohorea eta erakunde sindikalaren izan ona berreskuratzeko helburuarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide