Udal Osoko Bilkuran politika orokorreko gaiak nagusi

Aitor Aspuru Saez 2012ko ots. 28a, 10:55

Atzo Laudion egin zen Udal Osoko Bilkuran tokiko gaiak ez ziren gehiegi landu. Tomas Acha enpresako langileen mozioaz aparte eta aurrera atera zen Berdintasunaren aldeko 2. planaz gainera, eztabaidatu ziren gainontzeko testuen ardatza, gehien bat, politika orokorra izan zen.

Atzo Laudion egin zen Udal Osoko Bilkuran tokiko gaiak ez ziren gehiegi landu. Tomas Acha enpresako langileen mozioaz aparte eta aurrera atera zen Berdintasunaren aldeko 2. planaz gainera, eztabaidatu ziren gainontzeko testuen ardatza, gehien bat, politika orokorra izan zen.

Bilduk sektore publikoaren erreformaren aurkako testu bat aurkeztu zuen. Mozio honetan lan-eskaintza publikoa bertan behera utzi duen neurriaren aurka eta pribatizazioaren aurka azaldu zen koalizio independentista. Mozioa bere bozkekin bakarrik onartu zen, gainontzeko taldeak absteintu ziren eta PPk aurka egin zuen.

EAJk "opor fiskalak" deituriko diruaren zati bat udaltxetara itzultzea eskatu zuen mozio baten bitartez. Europan epaitegiek erabaki zuten enpresei emandako diru laguntza hauek legez kanpokoak zirela, beraz, enpresek jasotako dirua bueltatzen ari dira. Diru horren zati bat, EAJren ustez, udaletxei dagokio. Beraz, testu bidez Arabako Foru Aldundiari diru kopuru hori eskatu zioten EAJk, Bilduk eta OMNIAk. PP eta PSE abstenitu ziren.

Aipatzekoa da momentu horretan Foru Aldundiko Biltzarrean EAJk daukan taldea akordio batera heldu zela zentzu horretan beste taldeekin.

Lan erreforma eta Kexaako arte-lanak

Esparru lokalean eragina daukan arren, politika orokorra berriro agertu zen Bildu eta PSEk proposatu zuten lan erreformaren aurkako mozioan. Testu honetan gogor kritikatu zuten Mariano Rajoyren gobernuak egindako aldaketak. Batik-bat, langileen aurkako erreforma bat delako, lanpostu berririk ez dituelako sortuko eta negoziazio kolektiboaren aurkako eraso bat delako. PSE eta Bilduren bozkekin aurrera egin zuen testuak.

Erregu eta galderak heldu baino lehen, PSEk Kexaako Monastegiak Diocesanas Museoari utzitako arte-lanen egoera jarri zuen mahai gainean. PSEren iritziz, 45.000 euro jartzen ditu Laudioko Udalak Aiaraldean turismoa sustatzeko eta horregatik arte-lan horiek Kexaako monastegira bueltatzea eta baldintza egokietan egitea bermatu behar da.

Gainontzeko taldeek, Aiarako Udalak kudeatu behar duela defendatu zuten eta, beraz, mozioak ez zuen aurrera egin.

Bukatzeko, talde ezberdinek galdera eta erregu batez ere teknikoak egin zizkioten Bilduri.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide