Garazi Larrakoetxea eta Antonio Peula Moreno saritu dituzte Pista Estaliko Euskadiko Txapelketan
Laudioko Atlestismo Klubeko korrikalariek marka ugari lortu dituzte hil honetan ospatutako hainbat frogatan.
Garazi Larrakoetxea Betes Junior kategoriako atletak lehenengo postua eskuratu zuen altuera jauziaren frogan, Donostian ospatutako Pista Estaliko Euskadiko Txapelketaren baitan. 1,67 metroko jauzia egin zuen. Antonio Peula Moreno korrikalariak ere lehenego postua lortu zuen, 3000 metroko M-45 kategorian. 9 minutu eta 29 segundu behar izan zituen ibilbidea osatzeko.
Hamargarren postuan geratu ziren Klub laudioarreko Nesken Junior taldeko kideak, Kluben zelai arteko Espainiako norgehiagokan. Laura Oca, Sara Gutiérrez eta Siam Robertsonek osatzen dute talde hori. Txapelketa otsailaren 19an ospatu zen Oropesa del Marren, Castellonen.