Guardian enpresak mintegi bat eskainiko du Nafarroako Unibertsitatean

Txabi Alvarado Bañares 2012ko otsailaren 14a

Bi hitzaldik osatuko dute mintegia

Guardian enpresak Beira, hausnarketa izeneko mintegia eskainiko du Nafarroako Unibertsitatean, Iruñan. Mintegia Arkitekturako azken kurtsoan dabiltzan ikasleei zuzendua dago eta bi hitzaldik osatuko dute. Lehengoa Guardian Llodioko kalitate arduraduna den Antonio Girbauren eskutik jasoko dute ikasleek, bihar. Beiraren fabrikazio eta ezaugarriei buruz mintzatuko da Girbau bertan.

Bi hitzaldik osatuko dute mintegia

Guardian enpresak Beira, hausnarketa izeneko mintegia eskainiko du Nafarroako Unibertsitatean, Iruñan. Mintegia Arkitekturako azken kurtsoan dabiltzan ikasleei zuzendua dago eta bi hitzaldik osatuko dute. Lehengoa Guardian Llodioko kalitate arduraduna den Antonio Girbauren eskutik jasoko dute ikasleek, bihar. Beiraren fabrikazio eta ezaugarriei buruz mintzatuko da Girbau bertan.

 Mintegia bukatzeko baina, martxoaren 21erarte itxaron beharko dute ikasleek. Orduan joango baita beraien fakultatera Guardian Glaseko aholkulari teknikoa den Jose Maria Jimenez, geruza anitzeko beirei buruz hitz egitera.

 Mintegia Guardianek Unibertsitateekin elkarlana sustatzeko duen politika aktiboaren baitan sartzen da, enpresako arduradunek adierazi dutenez. Euskal Herriko eta Deustuko Unibertsitateekin aurretik elkarlanean aritu direla azpimarratu dute gainera.

Multinazional amerikarra

Guardian Industries iparamerikarraren eskumendeko enpresa da Guardian Glass, eta beiraren fabrikazio eta moldaketa jorratzen ditu. Bere egoitza nagusia Laudion dauka eta bertatik kudeatzen ditu multinazional amerikarraren estatu espainiarreko beste bi fabrikak: Guardian Tudela y Guardian Express.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide