Laudioko Udalaren berdintasun arloak gonbidapen bat zabaldu du kolektibo eta eragile guztien artean Martxoaren 8ko egitarauaren baitan dauden jarduera oro programa berean bildu dezaten.
Honek esan nahi du Udala prest dagoela, emakumearen omenez ospatzen den egun honetan, antolatuko diren ekintza guztiak kaleratuko duen publizitate euskarrian jasotzeko. Horretarako otsailaren 16an baino lehenago jarri beharko dira harremanetan herritarrak udalarekin. Epe motza bada ere, euskarri honen parte izango da, adibidez, Zuina.
Informazioa berdintasun arloaren helbide elektronikora bidali daiteke -berdintasuna@laudiokoudala.net- edo telefonoz ere jakinarazteko aukera dago: 94 403 48 50.