Inauterietan Lirikan abeslariak kontzertua eskainiko du
Otsailean Gaztetxean egingo diren ekintzen egitaraua aurkeztu du Laudioko Gazte Asanbladak.
Bihar, otsailak 3, Lucio dokumentala proiektatuko da gaztetxean. Filmak Luzio Uturbia igeltsero eta anarkista nafarraren bizitzan oinarritzen da.
Otsailaren 18an, aldiz, Lirikan abeslari laudiarra igoko da Gaztetxeko eszenatokira Inauteriak reggae doinuekin ospatzeko. Zita gaueko hamabietatik aurrera izango da.
Amaitzeko, drogak, kapitalismoa eta gatazka politikoa uztartzen dituen hitzaldia antolatu du Asanbladak otsailaren 24rako. Drogek kapitalismoaren baitan duten funtzioa eta Euskal Herriko ezker muturreko taldeek drogen aurrean duten jarrera jorratuko ditu hitzaldiak, arratsaldeko seietatik aurrera.
Asanblada irekiak
Gazte Asanblada ostiralero biltzen da Gaztetxean egingo diren ekintzak erabaki eta antolatzeko, arratsaldeko bostetatik aurrera. Asanbladako kideek adierazi dute bilera “guztiz irekiak” direla eta Laudioko gazteak hurreratu eta parte hartzera animatu dituzte.