Lodosako Ikastolari elkartasuna adierazteko aukera San Blas azokan

Aitor Aspuru Saez 2012ko urt. 27a, 08:00

Bihar San Blas Azokaren baitan elkartasun ekimen bat egingo da Lodosako Ikastolaren alde. Laudio Ikastolak postua jarriko du 2011ko Araba Euskaraz kanpainako azken material soberakinak profitatuz. Egunean zehar bildutako diru ekarpen guztiak Lodosa eta Sartagudako Ibaialde Ikastolara bidaliko dira.

Bihar San Blas Azokaren baitan elkartasun ekimen bat egingo da Lodosako Ikastolaren alde. Laudio Ikastolak postua jarriko du 2011ko Araba Euskaraz kanpainako azken material soberakinak profitatuz. Egunean zehar bildutako diru ekarpen guztiak Lodosa eta Sartagudako Ibaialde Ikastolara bidaliko dira.

Ikastetxe hau egoera ekonomiko larri batean dago murgilduta. Berez, hurrengo otsailaren 5ean bere 25. urteurrena ospatu behar zuen, baina, gaur egungo zailtasunak ikusita, jaiaren izaera erabat aldatu da. Bertoko lehen andereño eta familiei omenaldia izan behar zuena elkartasun eguna bihurtuko da.

Ibaialde Ikastolak laguntza deia luzatu du eta, Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezala, elkartasun keinu bat egin dute Laudiotik. Ikastolen Elkarteak Lodosako Ibaialde Ikastolaren aldeko laguntza kanpaina abian jarri berri du. Ikastola bakoitzak bere ikasle bakoitzeko euro baten ekarpena egingo du. Ekarpenak biltzeko kontu bat zabaldu dute ere Ibaialde Ikastolakoek Euskadiko Kutxan: 3035 01 53 46 1531026051.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide