"Jendearen ardura pisua galtzea da elikadura osasuntsu bat lortzea baino"

Aitor Aspuru Saez 2012ko urt. 12a, 09:00

NIEVES URRUTIA PRANZONI (1979, Argentina) farmazian lizentzaduna Patagonian jaio zen baina Balmasedan eman du, batik bat, bere bizitza. Laudion lan egiten du kontsultategi pribatu batean, elikadura-arloan.

NIEVES URRUTIA PRANZONI (1979, Argentina) farmazian lizentzaduna Patagonian jaio zen baina Balmasedan eman du, batik bat, bere bizitza. Laudion lan egiten du kontsultategi pribatu batean, elikadura-arloan.

Asko gizentzen gara Gabonetan? Zergatik?
Orokorrean kilo bat edo bi gizentzen gara inolako aholku dietetikorik ez badugu jarraitzen. Dena den, irizpide batzuk jarraitzen dituztenek bere pisua mantentzen dute, nahiz eta denetarik jan jai-egun hauetan.
Gizentze hau Gabonetan ohikoak diren janariek eragiten dute, kaloria huts asko dituzte eta; erretzen ez ditugun azukreak jaten ditugunez gero, koipe bihurtzen dira gure gorputzean. Aldi berean, koipe aseak, animal proteina, haragi eta alkohol gehiegi kontsumitzen dugu aste hauetan.

Pertsona gehiago joaten dira aholku profesionalen eske Gabonak pasa eta gero?
Urtarrila gogo berriz gainezka hasten da eta desira horien artean pisu egoki bat lortzea dago. Beraz, bai, nabaria da kontsultak ugaritzen direla. Dena den, orokorrean, jendearen ardura pisua galtzea da, sasoi fisiko, intelektual eta espiritual egoki bat bermatzen duen elikadura osasuntsu bat lortzea baino.

Zer aholku mota ematen dituzu orokorrean?
Mirariak ez dira existitzen. Pisua galtzeko eta sasoi on hori mantentzeko dagoen modu bakarra gure behar indibidualen arabera jatea da, modu orekatu batean, eta hori ohitura bihurtzea. Epe luzera ez du balio handirik dieta zorrotzak egitea, denborarekin bertan behera uzten bait dira.

Orokorrean nire aholkuak hauek dira:

  1. Azukre bakunak alde batera uztea eta azukre konplexuen kontsumoa areagotzea zerealen bitartez: arroz integrala, artatxikia, oloa... hauek eguneroko dietaren %40 edo %50 bete behar dute.
  2. Barazkien kontsumoa handitu, eguneko dietaren %30 suposatu behar dute; hobeagoak dira sasoiko barazkiak, zonaldekoak eta ekologikoak.         
  3. Proteina animalaren kontsumoa murriztu behar dugu. Gehienez kontsumo honek %10 edo %20 suposatu behar du. Lehentasuna eman behar zaio arraina eta leka jateari eta haragi gorri gutxiago kontsumitu behar da.
  4. Egunero kirola egin behar da, ordu erdi edo ordu bat, kanpoan, posible bada.          
  5. Egunero, gutxienez behin sukaldatu behar dugu eta tratatutako edo aurrez prestatutako elikagaien kontsumoa murriztu. 
  6. Gustatzen zaizkigun gauzeei garrantzi eman behar diegu eta harreman pertsonalak landu behar ditugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide