San Joan errekaren bideraketa eta Arrañoko antenaren gatazka konpontzeko bidean daudela dio Udalak

Aitor Aspuru Saez 2012ko urt. 20a, 09:02

Laudioko Udal taldea oso harro agertu da Eusko Jaurlaritzarekin adostu duen konpromesu berriarekin. Ura agentziak egin duen jarrera aldaketari esker San Joan errekaren bideraketak behar dituen obrak 2012an hasi daitezke, lehentsasun guztia daukate eta. Albiste honek ez du esan nahi bakarrik uholde arriskuak murriztuko direla. Proiektu honek jasotzen du 300 etxebizitzen eraikuntza eta etxe berri hauekin berlojatu behar diren pertsoneei irtenbide bat aurkitzea erraztuko du.

Laudioko Udal taldea oso harro agertu da Eusko Jaurlaritzarekin adostu duen konpromesu berriarekin. Ura agentziak egin duen jarrera aldaketari esker San Joan errekaren bideraketak behar dituen obrak 2012an hasi daitezke, lehentsasun guztia daukate eta. Albiste honek ez du esan nahi bakarrik uholde arriskuak murriztuko direla. Proiektu honek jasotzen du 300 etxebizitzen eraikuntza eta etxe berri hauekin berlojatu behar diren pertsoneei irtenbide bat aurkitzea erraztuko du.

Nahiz eta aurreikusita egon ez, Eusko Jaurlaritza prest dago lehen fasean behar den 1,2 miloi horri lehentasuna emateko ahalik eta lasterren. Horretarako, instituzioen arteko akordioak azkartu beharko dira. Laudioko Udala Etxebizitza sailarekin harremanetan dagoen arren, proiektua aurrera egin arte, berlojapenak emango diren baldintzak ezin ditu zehaztu Bilduk.

Bestalde, alderdi independentistak ziurtatu du Arrañoko auzoan antenarekin zegoen gatazka konpontzeko bidean dagoela. Udalak argi adierazi zion Abertisi ordenantza bete behar zuela eta enpresak, azkenengo momentuan aurkeztutako proiektuan izan bada ere, legea errespetatuko du. Horrela, Abertisek hirigunetik kanpo eramango du antena eta 12,5 metroko altuera izango du, gehienez. Gainera, hitzarmen bat sinatu behar dute Udalak eta enpresak. Akordio honi esker udalak Abertisen partetik dirua jasoko du, orain arte enpresak ez zuen ezer ordaintzen eta.

 

Omenaldia

Bukatzeko, Udalak iragarri zuen 1977ko bederatzi zinegotziei omenaldi bat eskeiniko diela. Bederatzi zinegotzi hauek Udal Kudeaketa Alternatiba aurkeztu zuten hauteskunde demokratikoak izan baino lehen. Alternatiba honek auzo asanbladen parte hartzea jasotzen zuen eta gaur egun indarrean dagoen sistemaren oinarri izan da. 35 urte pasa ondoren, Udala talde honi eskertu nahi dio egindako lana. Bederatzi pertsona hauen artean Pablo Gorostiaga dago. Omenaldia urtarrilaren 30ean izango da eguerdian Udaletxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide