Zergak zatika ordaindu ahal izango dituzte laudioarrek

Txabi Alvarado Bañares 2012ko urt. 3a, 10:40

Udalak kudeatzen dituen zergak hiruhileko bakoitzaren bukaeran ordaindu ahal izango dituzte herritarrek

Udalak kudeatzen dituen zergak hiruhileko bakoitzaren bukaeran ordaindu ahal izango dituzte herritarrek

 Zergen ordainketa zatikatua egiteko aukera jarri du martxan Laudioko Udalak. Hemendik aurrera, honako zerga hauek hiruhilero ordaindu ahal izango dituzte laudiarrek: Hiri eta landa-ondasun higiezinen zerga, zarama bilketa zerbitzuarena, Ekonomi Jardueren gainekoa eta Udal hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharrekoa.

 Bestelako zerga batzuk, baina, ezingo dira zatika ordaindu. Trafikoarena bezalako zerga aldakorrak eta kontsumoarekin lotutakoak, adibidez; hauek zatika ordaintzeak kudeaketa arazoak lortu ahal dituelako, udalaren arabera.

 Egitasmoan parte hartzeko, herritarrek inprimaki bat bete beharko dute martxoaren 31a baino lehen. Inprimakia udaletxeko beheko solairuan eskuratu daiteke. Hala ere, egitasmoan parte hartzeak ez du esan nahi beti zatika ordaindu beharko denik. Herritarrak aurreko sistemara edozein momentutan itzuli ahal izango dira. Hortaz gain, zatikako ordainketa ze zergari aplikatu aukeratu ahal izango dute herritarrek.

 Zatikako ordainketak hiruhileko bakoitzaren bukaeran egingo dira eta gutxienez 50 eurokoak izan beharko dute. Sistema berri honek ez du interes gehigarririk sortuko. Hala, ez die ez udalari ez herritarrei gasturik suposatuko, kasuz kasu aztertuko diren sabuespenak egon daitezkeen arren.

 Zatikako ordainketaren egitasmoa Bilduk aurkeztu zuen abenduaren 26ko Udal Osoko Bilkuran, eta aho batez izan zen onartua udal-talde politiko guztiengatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide