Udalak erakutsi duen "ezintasunagatik" kezkatuta agertu da EAJ

Aitor Aspuru Saez 2011ko abe. 28a, 09:56

Prentsa ohar baten bitartez Laudioko EAJ/PNV Uri Buru Batzarrak berriro ere  salatu du, bere ustez “egungo udal gobernuaren ageriko ezintasuna”. Idazki honetan Laudioko EAJk Bilduren gobernuak hartu dituen hainbat erabak kritikatu ditu -ZUINaren gastua hirukoiztea, adibidez- eta berehala lanean has dadila eskatu dio.

Prentsa ohar baten bitartez Laudioko EAJ/PNV Uri Buru Batzarrak berriro ere  salatu du, bere ustez “egungo udal gobernuaren ageriko ezintasuna”. Idazki honetan Laudioko EAJk Bilduren gobernuak hartu dituen hainbat erabak kritikatu ditu -ZUINaren gastua hirukoiztea, adibidez- eta berehala lanean has dadila eskatu dio.

Jeltzaleek zehaztu dute zeintzuk diren, euren iritziz, Udalaren betebeharrak: “enplegua sortuko duten politikak gara ditzala, langabetuei prestakuntza eskaini diezaiela, Herri Antolamendurako Plan Nagusiaren berrikuspena amai dezatela, Ugarteko biribilgunea eta Goikoplazako etxebizitzak eraiki ditzaten utz dezatela, San Joaneko errekaren bideratzea egin dadila, Lamuza Parkeko zaharberritze osoa has dadila, Hornidura plaza eraberritu dadila, Villosako zubia konpon dadila… erabaki guztiak ere ez dezatela Ondasun Higiezinen Zergaren igoera eskandalagarri bat eragin eta auzoen eta Laudioko herritarren espazio eta ekipamendu publikoen beharrei erantzuna eman diezaiela".

Gizarte zerbitzuak eta erroldatzeen erregularizazioa

Era berean, Laudioko EAJk azalpenak eman ditu azkenengo udalbatzan aurkeztutako eta aurrera ateratako proposamenaz. Oinarrizko gizarte zerbitzuen lanbiderako transferentzia eta erroldatzeen erregularizazioa dela eta, alderdiak proposatu zuen Gizarte Ongizate Saileko funtzionarioek beste lan batzuk bete ditzatela: lan pedagogiko eta informatibo bat egitea giza-laguntzen inguruan, gizarte larrieldietarako laguntzen titular eta onuradunen segidako jarraipen eta kontrola betetzea eta laguntza hauek kobratzen dituzten pertsonen partetik irregulartasunik egonez gero, oinarrizko Udal Zerbitzuek Udaltzaingoen laguntza jasotzea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide