Gurea “antzerki burgesa” edo “entretenigarria” da, ez baitugu egiten gauza arrarorik edo esperimentalik

Aitor Aspuru Saez 2011ko abe. 28a, 09:50

AITOR URQUIJO. Oihala Zabaltzen taldeak 23 urte eman ditu antzerkia egiten, hala ere, gauza berriak estreinatzeko irrikitan daude. Urtarrilaren 8an antzezlan berri bat aurkeztuko dute Laudioko La salle Ikastetxean. Aitor Urquijorekin taldearen esperientzia eta gaurkotasunari buruz galdetu nahi izan diogu.

Ohiala Zabaltzen taldeak 23 hiru urte eman ditu antzerkia egiten, hala ere, gauza berriak estreinatzeko irrikitan daude. Urtarrilaren 8an antzezlan berri bat aurkeztuko dute Laudioko La salle Ikastetxean. Aitor Urquijorekin taldearen esperientzia eta gaurkotasunari buruz hitzegun genuen.

Urte asko darama Ohiala Zabaltzen lanean Laudion. Laburbildu dezakezu ibilbide hau?

Duela 23 urte hasi ginen ikaskide talde bat bezala. Jorge, La Salleko anaia, irakaslea zen eta berak pentsatu zuen antzerki taldetxo bat egitea. Gero, la Salleko anaiak joan ziren Laudiotik eta gu bakarrik geratu ginen eta, gehiegi pentsatu gabe jarraitzea erabaki genuen. Orain arte.Ez garela antzerki tade bat esaten dugu guk, baizik eta adiskide talde bat antzerki egitea gustatzen zaiona. Ez da gauza batere berbera.

Zeintzuk dira antzerki talde honen ezaugarriak? Zer nolako ikuspegitik lantzen duzue?

Orain 17 inguru gara. Noski, batzuen parte hartzea ez da oso egonkorra. Bestela, guk egiten eta prestatzen dugu dena. Nik esaten dut gurea “antzerki burgesa” edo “entretenigarria” dela, ez baitugu egiten gauza arrarorik edo esperimentalik. Gure helburua ondo pasatzea eta jendea ondo pasatzea da, besterik gabe. 

53 antzezlan egin dituzue 23 urte hauetan, zein izan da zuen gustukoena?

Taldekide bakoitzak seme bat bezala ikusten du antzezlan bakoitza. Orduan, nahiz eta batzuk hobeto portatu, gureak dira guztiak. Dena den, “EM, el mensajero” (1991. urtean estreinatua) edo “La sombra del atardecer” (2004. urtean eginda) bereziak dira. “Los arboles mueren de pie”, Alejandro Casonarena, polita izan zen ere.

Haurten "Bienvenidos al Sur" aurkeztuko duzue. Izen berdineko filmean oinarrituta dago. Zergatik erabaki duzue hau egitea eta zergatik joan beharko ginateke ikustera?

Ikusi zuela eta gustatu zitzaiola esan zuen taldekide batek eta horrela hasi genuen proiektua. "Bienvenidos al Sur" giza alegi bat da, non erakusten den aurreiritziak eta harrokeria gure bizitzan gehiegi agintzen dutela. Umorez eta emozioz beteriko lan bat da. Bertan, pertsonai garrantzisuena jabetzen da, aurreiritzi eta harrokeritik haratago, pertsona  miresgarri eta maitagarriak ezkutatzen direla, eta haiek bere bizitza guztiz aldatuko dute betirako.  Ezin egokiagoa da "Bienvenidos al Sur" Gabonetan ikusteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide