Abenduaren 12an piztu ziren gabonetako argiak
Aurtengo gabonetako argiek iazkoak baino %70 gutxiago kontsumitzen dute, udalak adierazi duenez. Abenduaren 12an jarri ziren gabonetako argiak. Gehienak herriko kale zentrikoetan jarri diren arren, batzuk auzoetan jartzeko erreserbatu dira, “laudioar guztiek gabonetako eta urte berriko ospakizunetan parte har dezaten”.
Alokairuzkoak dira aurten jarri diren argiak. Horrek argiztapena urtero aldatzea ahalbidetuko du, “laudiarren eta bertako merkataritza eta ekonomia ehunduraren interesei” erantzunez, udalaren iritziz.
2500 euro aurrestuko ditu udalak argi berriekin. Argi zaharrak salduz 8500 euro eskuratu ditu, gainera. Krisian egonda ere, ospakizunak antolatzerako orduan “konponbide irudimentsuak” bilatu behar direla dio udalak, “gutxieneko duintasuna” mantentze aldera.