Atzera bota du Laudioko Udalbatzak Madrilen epaituak izan behar diren 19 aiararren aldeko proposamena

Aitor Aspuru Saez 2011ko abe. 26a, 17:49

Bilduk, Laudioko Auziperatuen Lagunak taldeak idatzitako proposamena aurkeztu du gaur Laudioko Udalbatzan. PP, PSOE eta PNV aurka agertu dira eta proposamena ezeztatua izan da. OMNIA abstenitu da, parte hartzea sustatzeko hedatu dituzten tresnak ez bait daude oraindik indarrean.

Bilduk, Laudioko Auziperatuen Lagunak taldeak idatzitako proposamena aurkeztu du gaur Laudioko Udalbatzan. PP, PSOE eta PNV aurka agertu dira eta proposamena ezeztatua izan da. OMNIA abstenitu da, parte hartzea sustatzeko hedatu dituzten tresnak ez bait daude oraindik indarrean.

Aurkeztutako idazkiaren bitartez, Bilduk bere sostengua eman die epaituak izan behar diren herritarrei. Horretarako, aldarrikatu du mobilizazio baketsu bat izan zela 2003ko ekainean egin zen hura eta soilik PPren zinegotzien jarrera lortu zuela tentsioa eragitea . Modu berean, Madrilen gertaera hauek epaitzea ez dela bidezkoa salatu du. Argudio hau defendatzeko, gogoratu du Amurrioko eta Arabako epaitegiek bere garaian kasu hau artxibatu zutela. Azkenean Auzitegi Gorenak erabaki zuen terrorismotzat jotzea gertatutakoa eta, ondorioz, Entzutegi Nazionalean 19 Aiaraldeko herritar epaitzea agindu zuen.

Alderdi Popularrak proposamen honen aurka bozkatu du eta Carlos Urquijok argitu du idazkiaren edukiarekin ez zegoela batere ados, bere ustez eraso bat jasan zuten PPren ordezkariek egun horretan. PSOEk botereraren bakanetaren alde dagoela esan du eta aurka bozkatu du ere.

PNVk, bere partetik, epaiketa honen ibilbidea, juridikoki, neurririk gabeko erabaki bat dela esan du. Baina, aldi berean, Mikel Lasak, jeltzaleen bozeramailea, Carlos Urquijorekin bat datorrela adierazi du eta epaitua izan behar den mobilizazioaren helburua ez zela baketsua esan du. Bukatzeko PNVk azaldu du prest dagoela beste proposamen baten alde bozkatzeko, proposamen horrek irakurri dituzten hiru puntu gehiago jasotzen baditu.

Udalbatzan Laudioko Auziperatuen Lagunak taldeko pertsona batek parte hartu du ere eta auziperatu batzuk hurbildu dira.

 

Euskal Preso Politikoen aldeko mozio bat

Bilduk ere azkenean atzera bota du Euskal Preso Politikoen alde aurkeztu duen beste mozio bat. Alderdi independentistak Laudioko biztanleriari luzatu dio deia urtarrilaren 7an egongo den mobilizazioan parte hartzeko, baina mozioa bertan behera utzi dute, adostasun gehiago lortu nahi dute aurrera ateratzeko eta. Hala ere, nahiz eta eztabaidarik eta bozkarik ez egin, PNVk ere bere mozioa irakurri du gai honen inguruan, presoen eskubideak defendatzeko eta urrats ezberdin batzuk eskatzeko gobernuaren partetik. PSOEk eskertu du gai hau gabonetan ez eztabaidatzea eta beste egun batean lantzearen alde azaldu da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide