Errekak garbitzea eskatu diote herritarrek Udalari

Txabi Alvarado Bañares 2011ko abe. 21a, 11:42

Erreketan zaborra metatzen dela salatu zuten Auzo Asanbladan parte hartu zuten hainbat herritarrek

Erreken garbiketa sakon bat eskatu dute hainbat Laudioarrek ospatu berri diren auzo asanbladetan. Eskaera hori Ugarteko Auzo Asanbladan nagusitu da. Ugarteko bizilagunek adierazi dute auzoa zeharkatzen duen erreka-zatian zaborra pilatzen dela eta horrek oso sentsazio desatsegina sorrarazten duela. Ugarteko Futbito Torneoa jokatzen denean zabor metaketa handitzen dela gaineratu zuten auzokideek.

Ugarteko bizilagunek ez-ezik, Erdigunekoek ere euren deserosotasuna azaldu zuten Laudioko Erabilera anitzeko gelan egindako asanbladan.  Erosketetarako gurditxoak, botellonaren arrastoak, trafiko seinaleak… horrelako gauzak topatu daitezke errekan, herritarren arabera. Ur  fekalak dira, baina, kezkarik nagusiena; oso usain bortitzak sorrarazten dituztelako. Horregatik, aldaketak egin nahi ditu udalak ur horien ibilbidean, errekako korrontearen norabide berean joan daitezen. Hala ere, udalak ezin dio bere kabuz irtenbide bat eman zaborraren arazoari, Eusko Jaurlaritzaren konpetentzia bat delako.     

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide