San Roke jaiek 6,3ko puntuazioa jaso dute bataz beste

Txabi Alvarado Bañares 2011ko aza. 26a, 07:44

Inkestatuen %51a jaiaren datak bere horretan mantentzearen alde azaldu da

Laudioarrek 6,3ko puntuazioa eman diete, bataz beste,  San Rokeko jaiei. Hala diote udalak jasotako 237 inkesten emaitzek. Iraila eta urria partean inkesta bat banatu zuen udalak, herritarrek jaien inguruan zeukaten iritzia jakiteko asmoz. Galdetegia ZUIN aldizkarian eta udalaren webgunean argitaratu zen.

Inkestatuen %51a jaiaren datak bere horretan mantentzearen alde azaldu da

Laudioarrek 6,3ko puntuazioa eman diete, bataz beste,  San Rokeko jaiei. Hala diote udalak jasotako 237 inkesten emaitzek. Iraila eta urria partean inkesta bat banatu zuen udalak, herritarrek jaien inguruan zeukaten iritzia jakiteko asmoz. Galdetegia ZUIN aldizkarian eta udalaren webgunean argitaratu zen.

      Emaitzen arabera, jaien lehenengo eguna da gustukoena, inkestatuen %24ak hala adierazi baitu. Gutxien estimatzen dena, aldiz, azken eguna da; inkestatuen %26aren arabera. Jai eremurik gogoena Zumalakarregi da inkestatuen %30arentzat eta txosnagunea %20arentzat. Dena den, txosnagunea erdigunetik hurbilago jarri beharko litzatekeela uzte dute gehienek.

     Jaietan egiten diren ekintzen lehentasunaren inguruan galdetzerakoan,inkestatuek kontzertuak jartzen dituzte lehenengo postuan (%19ak). Hala ere, %34ak kontzertuak hobetu egin behar direla dio. Zezenketak, aldiz, txarren baloratutako ekintzak dira; %27a kentzearen alde azaldu baita. Entzierroak izan dira, baina, aurtengo jaiei begira ekintzarik baloratuenak, 6 punturekin.

     Udaleko Jai-arloak adierazi du jasotako emaitzak “lan-tresna oso baliogarriak” direla eta eskerrak eman nahi izan dizkie euren “kritika, iritzi eta ekarpenak” helarazi dituzten herritarrei.

Jaien datak, bere horretan

San Rokeko jaien egutegia bere horretan mantentzea erabaki zuen Jai Asanbladak, bi eztabaida-bilera egin ostean. Jai Asanblada jaietan parte hartzen duten talde eta eragileek osatzen dute, udaleko Kultura, Kirol eta Jai arloaren dinamizaziopean. Hala, 2012ko jaiak ere bi zatitan banatuak egongo dira. Inkestatuen %51a ere datak mantentzearen alde azaldu zen.

     Datak ez-ezik, bestelako kontuak ere eztabaidatuko dituzte asanbladan:  jai esparru ezberdinen berdefinizioa, aurrekontuen egokitzapena, jai programazioaren zehaztapena, pregoilariaren hautaketa eta funtzioa eta jaien bestelako aspektuak. Norbanakoak ere gonbidatuak daude asanbladan parte hartzera. Hurrengo bilera abenduaren 14an izango da, 19:00etan kultura etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide