Erremanentearen egoera argitaratu du Udalak

Txabi Alvarado Bañares 2011ko aza. 10a, 10:58

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren igoera “lehuntzeko” neurriak ere hartuko ditu udalak

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren igoera “lehuntzeko” neurriak ere hartuko ditu udalak

Udalak altxortegiaren erremanentea argitaratu du bere web gunean, Ogasun eta Ondarea atalean. Martxotik irailera bitartean egindako erremanentearen gastua zehazten da bertan. Gastu guztiak kontuan hartuta, altxortegiaren saldoa 3.686.519,09 eurokoa dela ikusi daiteke bertan.

Bilduk adierazi du webgunean eskegita dagoen erremanentearen egoera hilero eguneratuko duela, Udal Osoko Bilkura bakoitzaren ostean.

IBIaren igoera

Arabako Diputazioak jakinarazi du balio katastralari balio erantzi batzuk gaineratuko dizkiola. Balio katastrala lurzoruaren eta lurzoru horretan dagoen eraikinaren eraikitzearen balioak batzen dituen kontzeptua da. Hala, Arabako Diputazioaren erabakiak Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (Inpuesto sobre Bienes Inmuebles) eragingo du. Etxebizitza bat izateagatik ordaindu beharreko zerga handituko da beraz. Pisu zahar eta hobekien kokatutakoen kasuan, igoera %50ekoa izan daiteke.  

Egoera ikusirik,  zergazko tasa  (tipo inpositivo gazteleraz) 0,40tik 0,30ra jaistea erabaki zuten udal taldeek pasaden asteko udalbatzan. Gainontzeko alderdiek aldeko bozka eman zuten arren, PP abstenitu egin zen, Bildurekin lankidetzan arituko ez zela argudiatuz.

Balio katastralari biderkatzen zaion ehunekoa da  zergazko tasa, eta ondasun higiezinen jabeek zenbat ordaindu beharko duten zehazten du. Bilduk adierazi du ezin izan dutela tasa 0,20ra jaitsi legez kanpokoa delako, zergaren bidez aurten jasoko dena ezin delako iaz jasotakoa baino gutxiago izan. Dena den, koalizioak jakinarazi du bestelako neurriak ere aztertzen dabilela, zerga zatika ordaintzeko aukera bereziki.

Hortaz gain, Bilduk salatu du Diputazioaren erabakia bere kudeaketa kritikatzeko baliatu dutela alderdi batzuek. Izan ere, zerga eta tasen igoera orokor bat ezarri nahi izatea egotzi zioten Bilduri pasaden Udalbatzan. Koalizioak azaldu duenez, zerga eta tasa igoera planteatu egin zenean ez zeukaten Diputazioaren erabakiaren berri. Balio katastrala berrikusiko zela konturatu zirenean, zerga eta tasak ahal bezainbeste “izoztea” erabaki zuten, Bilduren arabera.

Hala, zaborren gaineko zerga izango da igoko den bakarra, urtero %10 igotzen delako eta igoera hori udalaren eskumenetatik at dagoelako, Aiarako Koadrilak kontrolatzen baitu. Diputazioaren erabakia ere kritikatu du Bilduk, neurria bat-batean hartu duelako, era progresibo batean egin beharrean.    

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide