Lip Dub bat grabatuko dute bihar Laudion datorren azaroaren 20rako boto abertzale eta ezkertiarra aldarrikatzeko. Lip Dubaren ibilbidea Lamuza Parketik Herriko Plazarainokoa izango da; eta ibilbide horretan zehar eragile sozial zein politiko ezberdinek hartuko dute parte.
Zita goizeko 12:00etan izango da Lamuza Plazan. Baina antolatzaileek hamaika eta erdietan bertaratzeko deialdia luzatu dute, hamabietan grabatzen hasteko moduan egoteko.
Lip Dubean erabiliko den abestia Betagarri talde gazteiztarraren “Bidea gara” izango da. Abestia eta ibilbidea erakusten dituen bideoa ikusteko egin klik hemen.