Sakrifizioaren eguna ospatu dute Aiaraldeko musulmanek

Txabi Alvarado Bañares 2011ko aza. 7a, 08:34

Laudion meskita bat irekitzeko asmoa duen Al Wafaa elkarteak antolatu du ospakizuna

Sakrifizioaren eguna ospatu zuten atzo eskualdeko musulmanek. Ekitaldia Al Wafaa elkarteak antolatu zuen Laudion, Gardea auzoko frontoian. Laudio, Amurrio eta Urduñako ehunka musulman hurreratu ziren bertara.

 Laudion meskita bat irekitzeko asmoa duen Al Wafaa elkarteak antolatu du ospakizuna

 Sakrifizioaren eguna ospatu zuten atzo eskualdeko musulmanek. Ekitaldia Al Wafaa elkarteak antolatu zuen Laudion, Gardea auzoko frontoian. Laudio, Amurrio eta Urduñako ehunka musulman hurreratu ziren bertara.

 Goizeko zortzietan eman zitzaion hasiera ospakizunari. Sortzailea inbokatu ostean, Salata (Otoitza) eta Khutba (Hitzaldia) egin zituzten bertaratutakoek. Biak ala biak Bilboko imam (otoitz kolektiboa zuzentzen duen pertsona) baten gidaritzapean burutu zituzten. Imanaren hitzen ostean, parte hartzaileek hamaiketakoa izan zuten.

 Auzokide, agintari eta komunikabideei ere bertaratzeko gonbidapena luzatu zien Al Wafaa elkarteak. Hala, bertan izan ziren OMNIA udal talde politikoko ordezkariak. Iraneko telebistako kazetari batzuk ere bertaratu ziren, musulman bihurtu diren mendebaldeko biztanleen inguruko erreportaje bat grabatzeko.

Musulman euskaldunak

Gardeako frontoian egondako musulmanak jatorri eta kultura ezberdinetakoak dira. Gehienak marokoarrak izan arren, Saharatik, Algeriatik, Pakistanetik edo Txetxeniatik etorritako immigranteak ere egon ziren bertan; eta baita euskaldunak diren bi musulman ere. Horietako bat Othman Alfredo Gómez-Cambronero da, Al Wafaa elkarteko kidea. Alfredo “pozik” azaldu zen deialdiak jasotako harrerarekin eta mota honetako ekitaldiek “musulmanen komunitatea indartzen” dutela adierazi zuen.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide