Epaiaren zain geratu dira Urbinan AHTren aurka aritzeagatik auzipetutako sei lagunak

Txabi Alvarado Bañares 2011ko urr. 15a, 01:33

 Atzo goizean eman zitzaion bukaera Urbinako manifestazioan atxilotutako sei lagunen epaiketari Gasteizeko Auzitegi Probintzialean. Hala, epailearen erabakiaren zain geratu dira, Aitor Aspuru laudiarra barne.

 Urriaren bostean hasi zen sei lagunen aurkako epaiketa, eta auziarekin gaur jarraitzea adostu zen epailearen, abokatuen eta fiskaltzaren arteko bilera baten ostean. Epaiketari bukaera eman baino lehen auzipetuek hartu zuten hitza. “Desobedientzia zibilaren” defentsa egin  zuten eta Urbinako manifestazioan ertzaintza bortizki oldartu zela salatu zuten.

 Dena den, fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxe zigorrak eskatu zituen berriz ere. Aitor Aspururi, gainera, Urbinan egon ziren istiluen “antolatzailea” izatea egozten diote.

 2009an Urbinan egondako AHTren aurkako manifestazioan atxilotu zituzten sei auzipetuak. Aspururen arabera,  Manifestazioaren ostean hainbat pertsona Abiadura Handiko Trenaren obretan sartu ziren “ekintza sinboliko baketsu” bat egiteko asmoz. Ertzaintzak hainbat karga egin eta guztira zortzi lagun atxilotu zituen, baina horietatik bi epaiketatik kanpo geratu dira.

 Epaiketa gauzatu den bitartean hainbat lagunek kontzentrazioa egin dute Auzitegiaren kanpoaldean sei lagunei elkartasuna adierazteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide