Udalaren atarian eta Zuinen aldaketak egingo dituztela adierazi du alkateak
Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa aldatuko dela esan du Natxo Urkixo alkateak. Dagoeneko komunikazio hori hobetzeko pausuak eman dituztela azaldu du Urkixok: “jaietan egindako gastuak ezagutarazi eta alkate zein zinegotzien soldatak argitaratu ditugu”.
Baina horiek ez dira kurtso honetarako udalak pentsatuak dituen aldaketa bakarrak, Zuinean zein Udalaren atarian hobekuntza ugari egingo baitira. Webgunea “erabilerrazagoa” egin nahi dutela adierazi du Urkixok, eta horren harira datozen asteetan hainbat aldaketa ikusiko direla. Gainera, osoko bilkuren bideoak argitaratzen hasi dira bertan.
Gida berria
Bestalde, datorren urtean gida bat argitaratuko dutela adierazi du alkateak, udalaren funtzionamendua azaltzeko. Herriko elkarteen zerrenda bat ere eskainiko du gidak, eta bakoitzari buruzko datuak bilduko ditu. Liburuxka hori herritar guztiei banatzea da udalaren asmoa.