Erabilera Anitzeko Aretoaren kokalekua urbanizatzea erabaki du Udalak

Txabi Alvarado Bañares 2011ko urr. 7a, 10:42

Erabilera Anitzeko Aretoaren proiektua garai ekonomiko egokiago batera iritsi arte atzeratuko da

Latiorroko Erabilera Anitzeko Aretoa eraikitzeko erabiliko zen eremua urbanizatzea erabaki du Udalak. Altzarratzeko orubean kokatutako lursail hori hesituta dago, aretoa bertan eraikitzeko asmoa zegoelako. Proiektu hori atzeratu egin denez, eremua  Kamaraka kalearekin lotzea erabaki du Udalak, zonalde guztia urbanizatuz.

Erabilera Anitzeko Aretoaren proiektua garai ekonomiko egokiago batera iritsi arte atzeratuko da

Latiorroko Erabilera Anitzeko Aretoa eraikitzeko erabiliko zen eremua urbanizatzea erabaki du Udalak. Altzarratzeko orubean kokatutako lursail hori hesituta dago, aretoa bertan eraikitzeko asmoa zegoelako. Proiektu hori atzeratu egin denez, eremua  Kamaraka kalearekin lotzea erabaki du Udalak, zonalde guztia urbanizatuz.

Kultura Ministerioak aretoa eraikitzeko eman zituen 400.000 euroak urbanizazioa gauzatzeko erabiliko ditu Udalak. Hori burutzeko egin beharreko obrak 2012. urtea hasi baino lehen egon behar dira bukatuak, baldin eta Ministerioak jarritako epeak beteko badira.     

Txaro Sarasua PSE-EE alderdiko zinegotziak bere “poztasuna” adierazi du hartutako erabakiaren aurrean. Bozeramaile sozialistak behin baino gehiagotan helarazi dio Udalari arekoaren eraikitzea etenda egon bitartean zonaldea urbanizatzearen proposamena. Estatutik datorren diru guztia “erabili” behar dela esan du Sarasuak.

OMNIA, aldiz, ez da erabakiarekin hain konforme agertu. Plataforma horren arabera, urbanizatzeak gastu asko suposatuko du egungo egoera ekonomikoari erreparatuta. “Gure indarrak Kultur Etxea eta Lanbide Heziketa Udal Ikastetxeko zinema hobetzen jarri beharko genituzke”, esan du Nerea Gonzalez OMNIAko zinegotziak.

OMNIA izan da erabakia begi onez hartu ez duen udal-talde bakarra.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide