AHTren aurka aritzeagatik atxilotutako sei kideen epaiketak urriaren 14an jarraituko du

Txabi Alvarado Bañares 2011ko urr. 6a, 11:04

Bi eta lau urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dizkiete auziperatuei.

Aitor Aspuru laudioarraren eta beste bost lagunen aurkako epaiketarekin datorren asteko ostiralean jarraitzea erabaki du Arabako Auzitegi Probintzialak. Fiskaltzaren, abokatuen eta epailearen arteko bilera baten ostean hartu du erabakia auzitegiak. Gaur goizean egin da lehenengo bista. 

Bi eta lau urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dizkiete auziperatuei

Aitor Aspuru laudiarraren eta beste bost lagunen aurkako epaiketarekin datorren asteko ostiralean jarraitzea erabaki du Arabako Auzitegi Probintzialak. Fiskaliaren, abokatuen eta epailearen arteko bilera baten ostean hartu du erabakia auzitegiak. Gaur goizean ospatu da lehenengo bista. 

Aitor Aspuru, Justo Arriola, Ekaitz Lotina, Imanol Madariaga, Pablo Remírez eta Julio Villanueva dira sei auziperatuak. Duela urte eta erdi AHTaren aurka Urbinan burututako manifestazio batean atxilotu zituzten. Manifestazioa bukatzerakoan, parte hartzaileetako batzuk Abiadura Handiko Trenaren obretan sartu ziren "desobedentzia ekintza baketsu" bat egiteko asmoarekin. Ertzaintzak kargatu eta hainbat pertsona atxilotu egin zituen orduan, tartean sei auziperatuak. 

Desobedientziagatik multa bat ordaintzea eskatzen diote bati. Beste lauri desorden publikoak egozten dizkiete, kartzelarekin zigortu daitekeen delitua. Azkenari lau urteko kartzela zigorra ezarri nahi  diote autoritateen aurkako atentatua egotzita. Aitor Aspururi bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatzen diote. 

Prozesatuek adierazi dute euren erresistentzia "pasiboa" izan zela eta ertzaintza justifikaziorik gabe kargatu zuela. "Paradoxikoa da erasotzaileak salatzaileak izatea eta erasotuak akusatuen eserlekuan eseri behar izatea", salatu dute 6 lagunek. 

Ertzaintzak Urbinan grabatutako bideo bat ikustatuko dute epaitegian urriaren 14an. Hortaz gain, akusatuek azken hitz izateko eskubidea izango dute.

Alkatearen elkartasuna

Natxo Urkixo Laudioko alkateak elkartasuna helarazi die sei prozesatuei prentsa ohar baten bidez.Urkixok adierazi du mota honetako "kriminalizazio saioak" beste garai zaharrago batzuei dagozkiela eta elkarbizitzari "ezer gutxi" ekartzen diela. 

Ez da elkartasun keinu bakarra izan ordea; goizean dozenaka pertsona kontzentratu baitira auzitegiaren aurrean epaiketa salatzeko. Bestalde, 1599 autoinkulpazio lortu dira Ni ere Urbinan egon nintzen kanpainaren baitan.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide