Laudioko Gaztelekua kudeatzen duen Aisilan XXI enpresari kontratua urte batez luzatzea erabaki du udalak. Kontratuak 50587,07 euroko kostua dauka eta datorren urteko ekainerarte mantenduko da. Data hori igarota udalak gaztelekua kudeatzeko kontratazio berria lehiaketara aterako du.
Gaztelekuak 6 urte daramatza herriko gazteentzako ekintzak antolatzen. 12-16 urte arteko ehundaka umek hartu dute parte bertan burututako tailer, ikastaro eta jolasetan. Era berean, hainbat izan dira lokalaren kudeaketaz ardunatu diren enpresak.
Abuztuan zehar itxita egon den arren, irailerako hainbat ekintza programatu ditu gaztelekuak. Asteazken arratsaldero filmak proiektauko dira eta irailaren 16, 17 eta 18an magia ikasteko aukera egongo da Oliver magoaren eskutik. Hilaren 23, 24 eta 25ean aldiz argizariak egiteko tailerra burutuko da.