Pirulo Txou: "Inprobisazioa egiteko atea beti zabalik uzten dugu"

Txabi Alvarado Bañares 2011ko abu. 24a, 11:48

Gaur gauean laudiarrek zita berezi bat daukate herriko plazan. Herriko jaien baitan, Jose Luis no me mires con el ojo de cristal taldeak Pirulo Monster Txou ikuskizuna eskiniko baitu. Musika talde horrek abesti ezagunen bertsio laudioarrak eginez osatzen ditu bere ikuskizunak, baina askoz jende gehiagoren laguntza jasotzen du. Ugariak baitira, musikariez gain, emanaldian parte hartzen duten pertsonak.

Gaur gauean laudiarrek zita berezi bat daukate herriko plazan. Herriko jaien baitan, Jose Luis no me mires con el ojo de cristal taldeak Pirulo Monster Txou ikuskizuna eskiniko baitu. Musika talde horrek abesti ezagunen bertsio laudioarrak eginez osatzen ditu bere ikuskizunak, baina askoz jende gehiagoren laguntza jasotzen du. Ugariak baitira, musikariez gain, emanaldian parte hartzen duten pertsonak.

Hori dela eta, atzo Pirulo Txouaren azken entsegura hurreratu ginen, aurtengo Monster Txou ikuskizunak izango dituen berritasunen berri izateko.

Zer eskainiko die Pirulo Monster Txou ikuskizunak abuztuaren 24an Laudioko herriko plazara hurreratzen direnei?                               

Herriko Plazan beldurra ematen duten gauzen errepaso bat emango dugu. Umoretsua eta musikala.

Zerk desberdintzen du Pirulo Txou ikuskizunaren edizio hau aurrekoetatik?                                                                                                  

Beti daude berrikuntzak. Hobetzeko eta ikasteko. Dekoratua zainduko dugu eta lehen aldiz makillatuko gara. Pirulometro-sexualak garelako. Eta sorpresaren bat ere egongo da...

Ikuskizuna aurrera eramateko jende askok parte hartzen du, nola moldatzen zarete parte hartzaile guztien arteko funtzionamendu egokiabermatzeko?                                                                                                                                                                                                      

Aurten 40 pirulero izango gara. Gure errekorra. Gidoi bat daukagu, entsegu asko, bakoitza bere lana dauka eta inprobisazioa egiteko atea beti zabalik uzten dugu.

Jada 22 urte daramazue ikuskizun hau antolatzen. Ez al zarete inoiz nekatuko?                                                                                     

Primeran pasatzen dugu gure bar hobby honekin. Hori galtzen ez bada aurrera jarraituko dugu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide