2012ko jaiak "herrikoiagoak" izan daitezen lan egingo duela adierazi du Natxo Urkixo alkateak

Txabi Alvarado Bañares 2011ko abu. 9a, 15:34

Gaur goizean Natxo Urkixo Laudioko alkateak prentsaurrekoa eskaini du abuztuaren 15ean hasiko diren San Rokeko Jaien nondik norakoen berri emateko.

 Lehendabizi, Urkixok gogorarazi du aurtengo egitaraua ez dela udalean dagoen gobernuarena izango, aurrekoarena baizik; eta, horregatik, udalaren helburua jaiak ahal bezain ongi kudeatzea izango dela.

Gaur goizean Natxo Urkixo Laudioko alkateak prentsaurrekoa eskaini du abuztuaren 15ean hasiko diren San Rokeko Jaien nondik norakoen berri emateko.

 Lehendabizi, Urkixok gogorarazi du aurtengo egitaraua ez dela udalean dagoen gobernuarena izango, aurrekoarena baizik; eta, horregatik, udalaren helburua jaiak ahal bezain ongi kudeatzea izango dela.

 Guztira 167 ekintzez egongo da osatua aurtengo egitaraua, horietatik 59 udalak berak antolatuak izanik. Gainontzekoak herrian dauden kirol, kultur zein euskara taldeek aurrera ateratakoak dira. Horregatik, Urkixok eskerrak eman nahi izan dizkie jaietan parte hartzen duten elkarte zein koadrilei, eta baita Jaiak Koordinakundeari ere.

 Hortaz gain, alkateak azpimarratu nahi izan du burutuko diren ekintzen %22a euskara hutsez burutuko dela, hizkuntza hori jaietan “oinarrizkoa” dela adieraziz. Dena den, herrian elkarbizitzan dabiltzan kultura ezberdinak aintzat hartzearen garrantzia ere azpimarratu du.

 2012ra begira

 Datorren urteko jaiei buruz ere mintzatu da Urkixo. Eta, hala, 2012ko jaiak “herrikoiagoak” izateko lan egingo duela adierazi du; herriko elkarte, koadrila eta abarrei indar gehiago emanez.

 Amaitzeko, Jaien zinegotzi ohia den Toño Bilbao zoriondu nahi izan du, azken urte hauetan jaien antolakuntzan erakutsitako erantzukizunagatik, eta aurtengo jaiez gozatzea opatu dio, berak diseinatutako azkenak izango direlako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide