Gidabaimenerako eskolak euskaraz jasotzeko kanpaina martxan jarri du Udalak. Ekimen honen baitan, 17 eta 23 urte bitarteko 1091 laudioarri gutuna bidali die, orain arte gaztelaniaz eskaintzen ziren eskola praktiko zein teorikoak euskaraz egitera animatuz.
Bi dira eskolak euskaraz eskainiko dituzten autoeskolak: Laudio Autoeskola eta Salazar Autoeskola. Klaseez gain, test programak eta klase birtualak ere euskaraz eskainiko dituzte. Gainera, ekimen honetara batzen diren gazteek lehen eskola praktikoa doan jasoko dute, Felix Mugurutza Udaleko euskara teknikariak adierazitakoaren arabera. Kanpaina urriaren 31n bukatuko da.