Zubiko zubiarekin zer egin erabaki behar du udalak, Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak 2000ko abenduan erabilerraztasunaren alorreko araudia errepetatzea agindu ziolako.
Hala, jada igogailua eta eskalera mekanikoak jarri direnez, zubia bota egin beharko litzateke. Orain arte, udalak agindu hori beteko duela esan du.
Dena den, geltokiko plaza eta Latiorro batzen dituen pasabidea berritzeko asmoa ere badago. Berritze lan horiek gauzatu bitartean pasabidea itxita geratuko litzateke, zubia alternatiba moduan utziz.