Atzokoa azken urteetako Araba Euskaraz arrakastatsuena izan da antolatzaileen iritziz

Txabi Alvarado Bañares 2011ko eka. 20a, 18:27

“Eguraldi ona” eta “Laudio ondo komunikaturik egotea” izan dira arrakastaren gakorik nagusienak

 Atzo Laudion ospatu zen Araba Euskaraz jaia azken urteetako arrakastatsuena izan da antolatzaileen arabera. Bi izan dira arrakasta horren gakoak jaialdiaren koordinatzailea den Angel Olalderen arabera.

“Eguraldi ona” eta “Laudio ondo komunikaturik egotea” izan dira arrakastaren gakorik nagusienak

 Atzo Laudion ospatu zen Araba Euskaraz jaia azken urteetako arrakastatsuena izan da antolatzaileen arabera. Bi izan dira arrakasta horren gakoak jaialdiaren koordinatzailea den Angel Olalderen arabera.

 Lehena atzo Laudion izandako “eguraldi ona” izango litzateke; ez delako, beste urte batzuetan bezala, “goiz euritsurik” egon. Bigarren faktorea Laudioren komunikazio ona izango litzateke, tren eta autobus zerbitzuek jende askoren etorrera ahalbidetu zutelako.   Hortaz gain, Laudioren biztanle kopuruak ere eragina izan zuen, “parte hartzaile kupo minimo bat bermatu” zuelako.

 Dena den, Olaldek azaldu du oraindik Trafikokoekin zein Renfeko arduradunekin hitz egin behar dutela zifra zehatzagoak izateko.

 Gunerik arrakastatsuenak Parkekoa eta Eiakurikoa izan ziren. Parkeko zuhaitzen itzalak jende asko erakarrarazi zuen bertara eta Eiakuriraino ere “gazte asko” igo  zen Txapelpunk, Ze esatek! edota Governors taldeen emanaldiak ikustera.

 Gaur bertan hasi dira azpiegitura zein zabor guztiak jasotzen eta biharko gehiengoa jasota izatea espero dute, Olaldek adierazi duenez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide