Itziarren Semeak, Herrikadak, Katxi de Pus eta Goaz taldeek alaituko dituzte San Joan Astobitzako jaiak

Txabi Alvarado Bañares 2011ko eka. 21a, 23:12

Udari ongietorria egiteko ugariak dira Aiaraldean antolatzen diren ospakizunak. Urduñako Gazte Asanbladakoek San Joan Bezperako sua egiten dute eta zenbait herritan ere antzeko ekintzak egiten dira. Laudioko Larrazabal eta Landaluze auzoetan aldiz, jaia gehiago luzatzen da eta, hala, osteguneko erreketaz gain, ugariak izango dira bertako San Joan ermitaren inguruan antolatuko diren ekintzak, ospakizuna igandera arte luzatuz.

Udari ongietorria egiteko ugariak dira Aiaraldean antolatzen diren ospakizunak. Urduñako Gazte Asanbladakoek San Joan Bezperako sua egiten dute eta zenbait herritan ere antzeko ekintzak burutzen dira. Laudioko Larrazabal eta Landaluze auzoetan aldiz, jaia gehiago luzatzen da eta, hala, osteguneko erreketaz gain, ugariak izango dira bertako San Joan ermitaren inguruan antolatuko diren ekintzak, ospakizuna iganderarte luzatuz.

 Ostegunean Kirikiño aisialdi taldeak antolatutako haur jolasen eta Buruhandien agerraldiaren ostean emango zaio sua zelaiaren erdian pilatutako egur mendixkari. Ondoren txokolatada egongo da eta Garraxi taldearen erromeriaz gozatzeko aukera ere bai.

 Ostiral arratsaldean Bola Txapelketa ikusteko aukera egongo da eta gauean aldiz Herrikadak, Katxi de Pus (Skaltzainak) eta Goaz taldeek euren abestiekin alaituko dituzte auzoko bazterrak.

 Larunbatean San Joan Astobitzako krosaren VI. edizioa burutuko da eta ondoren Itziarren semeak eta Triki ta ke taldeen kontzertuak egongo dira.

 Baina iganderako ere ekintza anitz daude prestatuta. Goizeko bederatzietan mendi ibilaldiari hasiera emango zaio eta hamaiketan Otsoaren hatsa film laburra ikustatzeko aukera egongo da, Goikoganeko magaletan grabatutakoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide