Gatillazok kontzertua eskainiko du

Txabi Alvarado Bañares 2011ko eka. 15a, 20:31

Sangre y mierda disko berria aurkeztuko du taldeak ostiral gauean

 Gatillazoren punka Laudiora iritsiko da ostiral honetan, taldeak kontzertua eskainiko baitu Sorgin Tabernan.

 Zita gaueko hamar eta erdietan izango da, eta bertaratzen den orok Sangre y mierda disko berriko abestiak entzuteko parada izango du, taldearen gainontzeko lanetako doinuekin batera.

Sangre y mierda disko berria aurkeztuko du taldeak ostiral gauean

 Gatillazoren punka Laudiora iritsiko da ostiral honetan, taldeak kontzertua eskainiko baitu Sorgin Tabernan.

 Zita gaueko hamar eta erdietan izango da, eta bertaratzen den orok Sangre y mierda disko berriko abestiak entzuteko parada izango du, taldearen gainontzeko lanetako doinuekin batera.

 Guztira lau dira La Pollaren oinordeko kontsideratutako talde honek argitaratutako diskoak:

Gatillazo (2005), Dianas legales (2007), Sex Pastels (2008) eta arestian aipatutakoa. Evaristo ezagunaren gidaritzapean sortutako bostkote honek punk azkarra jorratzen du, kritika soziala darabilten letra zorrotzekin.

 Kontzertu gehiago

 Gatillazorena ez da Sorgin Tabernan egin den kontzertu bakarra. Azkenaldian ugariak dira bertan jotzera hurreratu diren musikariak. Duela zenbait aste Luis Vil musikari amurrioarra egon zen bertan bere Prototipo diska berria taularatzen. Horretaz gain zenbait asteburutan gau elektronikoak antolatu dituzte Sorgineko jabeek, Aiaradeko zein Aiaraldetik kanpoko zenbait Djren parte-hartzearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide