XIBA egitasmoak herrien arteko jaialdia antolatu du Araba Euskarazerako

Txabi Alvarado Bañares 2011ko eka. 14a, 10:53

Jaialdian Euskal Herriko hainbat lekutako taldeak herri-kirol norgehiagokan arituko dira

Jaialdian Euskal Herriko hainbat lekutako taldeak herri-kirol norgehiagokan arituko dira

 Ugariak izango dira hurrengo igandean Laudion ospatuko den Araba Euskarazean egingo diren ekintzak. Horien artean XIBA egitasmoak antolaturikoa dugu. Ikastolen Elkartearen baitan sortutako ekimen honek hainbat gazte bilduko ditu ekainaren 19an Laudion kirol norgehiagokan aritu daitezen. Lehiaketan Euskal Herriko hainbat zonaldetako taldeek hartuko dute parte. Antolatzaileek adierazi dutenez, “nahiz eta Ikastolen Elkartearen baitan antolatutako ekimena izan, edonork hartu dezake parte”. Hala, 16 urte baino gehiagoko gazteak 8-12 kide inguruko taldeetan biltzera eta izena ematera animatu nahi dituzte.

 Parte hartzaileek hainbat herri kiroletan trebatzeko aukera izango dute: lasto fardelak eta harriak altxatuko dituzte, txingetan zein sokatiran arituko dira... Baina, horretaz gain, bestelako jokoak frogatzeko aukera izango dute, norgehiagokako froga guztiak ez direlako kirol tradizionalekin loturik egongo.

 Aisialdi eredu berriak

 Jada 8 urte igaro dira jaialdi honen lehen edizioa ospatu zenetik. Baina antolatzaileen arabera helburuek berdinak izaten jarraitzen dute. Herri kiroletan oinarritutako “aisialdi eredu berriak” sustatzea da ekitaldi honen asmo nagusia. Hala, antolatzaileek azpimarratu dute norgehiagokak izan dezakeen “lehikortasun kutsua” ezabatu nahi dutela. Helburua ez baita irabaztea, “Euskal Herriko gazteek elkarren artean jolastuz ondo pasa dezaten lortzea baizik”.

 XIBA egitasmoaren jaialdian parte hartzeko bidali e-mail bat eibanez@ehi.ikastola.net era edo deitu 658750998 telefonora.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide