Luis Vilek disko berria aurkeztuko du

Txabi Alvarado Bañares 2011ko mai. 27a, 01:52

Luis Vil musikagile amurriarrak bere bakarkako laugarren  lana aurkeztuko du gaur gauean Laudioko Sorgin tabernan. Hamar eta erdietan hasiko den kontzertu horretan kantagileak bere Prototipo disko berriko doinu gogorrak plazaratuko ditu La Mala Crianza musikari taldearen laguntzarekin.

Luis Vil musikagile amurriarrak bere bakarkako laugarren  lana aurkeztuko du gaur gauean Laudioko Sorgin tabernan. Hamar eta erdietan hasiko den kontzertu horretan kantagileak bere Prototipo disko berriko doinu gogorrak plazaratuko ditu La Mala Crianza musikari taldearen laguntzarekin.

 Rock ilun eta dentsoa letra sozial, politiko zein filosofikoekin nahasten ditu Luisek bere konposizioetan. Bere aurreko Retrato del caos eta Sapos y culebras lanen ildotik mugitzen da honako Prototipo hauxe ere; musikariak “rock bastardo” deitzen duena jorratuz.

 Musikaria ez ezik, zinemagilea ere da Luis. Bere lehenengo film laburra (El Secretista) Amurrioko Begibistan jaialdian saritua izan zen. Ondoren Flores de papel filma estreinatu zuen eta indarkeria matxistaren aurkako spot bat grabatu berri du.

 Soinua eta ikuskizuna uztartuko ditu amurriarrak bere disko berriaren aurkezpenean. Biharkoarekin nahikorik ez, eta hurrengo ekainaren 24an ere Laudion izango dugu musikaria, Drumgorri aretoa bere gitarra eta ahots garratzekin astintzen.

Informazioa gehiago: http://www.luisvil.net/

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide