OMNIA/Nerea Gozalez: "Libreak gara, ez daukagu inor gure gainetik"

Txabi Alvarado Bañares 2011ko mai. 18a, 01:41

Pasa den ostiralean OMNIA hautesle taldeak ekitaldi bat egin zuen Laudioko Udal Lanbide Heziketa Zentroan. Dozenaka pertsona hurreratu ziren herriko hainbat bizilagunek sortutako plataforma honen nondik norakoen berri izateko.

Pasaden ostiralean OMNIA hautesle taldeak ekitaldi bat egin zuen Laudioko Udal Lanbide Heziketa Zentroan. Dozenaka pertsona hurreratu ziren herriko hainbat bizilagunek sortutako plataforma honen nondik norakoen berri izateko.

 Alvaro Barriosek, Berlojatzen plataformako lehendakariak, eman zion hasiera hitzaldiari. Alvarok argi utzi nahi izan zuen OMNIA ez zela Berlojatzenen luzapen bat. “OMNIA Berlojatzenetik sortu da, baina ez da Berlojatzen, beste kolektibo zein norbanako asko batu baitira proiektura”. Hala, Alvarok azpimarratu zuen ez zuela bere burua hautagai bezala aurkezten, horrela hautesle taldea eta Berlojatzen hobeto bereizteko.

 Ondoren, OMNIAk baliatu nahi duen parte-hartze hiritarraren eredua azaldu zuen Alvarosek. Esan zuenaren arabera, hiru dira parte hartze hori kudeatzeko OMNIAk baliatuko dituen ardatzak. Bata herritarren iritzi eta proposamenak jasotzeko sare sozial propio baten eraikuntzan oinarrituko litzateke. Hortaz gain, inkestak eta auzo kontseiluak abian jarriko lirateke.

 Ondoren Jose Duartek hartu zuen hitza eta  Kontseiluen historia errepasatu zuen, “mota honetako parte hartze herritarra Laudion aspaldi praktikatzen zela” erakusteko.

 Nerea Gonzalez alkategaiaren berbaldiaren ostean Etxebarriko alkatea den Pedro Lobatoren unea iritsi zen. Lobatok ere antzeko plataforma baten bidez lortu zuen alkatetza eta parte hartze hiritarrari ezker lortu dituzten aurrerapenez mintzatu zen. Jose Luis Navarra Abadiñoko alkateak itxi zuen hitzaldia, bere herriko esperientzia kontatuaz.

 Amaitzeko, OMNIAren zerrendako kide guztiak kontratu bat sinatzera igo ziren eszenatokira. Kontratu horren bidez “hiritarrek parte hartze sistemaren bidez hartzen zituzten erabakiak errespetatzera” konprometitu ziren. Kanpainan zehar burutuko zituzten hurrengo ekintzen berri jaso ostean, bertaratuko guztiek askari batez gozatu ahal izan zuten hautesleekin batera.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide