Pasa den larunbatetik oso erakusketa berezi bat ikusi daiteke Laudioko Kultur Etxeko erakusketa-aretoan. Bertan hainbat zigilu, txanpon, egutegi eta postal ikusteko aukera dago, baina betiere futbola ardatz izanda. Izan ere, Laudioko Futbol Kluba omentzea izan da Filatelia Elkarteak erakusketa honekin egin nahi izan duena.
Guztira 12 dira Kultur Etxean bildu diren bildumak, Euskal Herriko hainbat bildumagilek osatutakoak. Horietako bat Athletic taldeari dedikatutakoa da eta besteek beste hainbat talde eta futbol txapelketa irudikatzen dituzte. Bildumako piezen artean XIX. eta XX. mendeetako postalak aurki daitezke, zeinetako batzuetan Laudio agertzen den.
Erakusketa datorren maiatzaren 15era arte bisitatu ahal izango da.