Laudio Metalen agurraren kronika

Txabi Alvarado Bañares 2011ko mai. 9a, 11:07

Gorka Barron Requejok Laudio Metalen azken kontzertuen eta agurraren kronika hau bidali digu:

Apirilaren azken agunean ospatu zen Laudio Metal musika elkartearen agur-festa. Bai, azkenean Laudioko hiruzpalau ostalarik egindako presioarekin lortu izan dute udalak azkeneko bi urte hauetan Euskal Herrian eta ipar-penintsula osoan egondako lokal underground autogestionatu bakarra ixtea.

Gorka Barron Requejok Laudio Metalen azken kontzertuen eta agurraren kronika hau bidali digu:

Apirilaren azken agunean ospatu zen Laudio Metal musika elkartearen agur-festa. Bai, azkenean Laudioko hiruzpalau ostalarik egindako presioarekin lortu izan dute udalak azkeneko bi urte hauetan Euskal Herrian eta ipar-penintsula osoan egondako lokal underground autogestionatu bakarra ixtea.

 Hala ere, Laudio Metaleko kideek azkeneko agur moduan, gau potoloa prestatu zuten. Gaueko hamar eta erdietan jadanik aretotik pasatako hainbat taldetako (Jose Luis No Me Mires Con El Ojo De Cristal, Axut, Himura, Sin Mas,...) kideek beraien artean kontzertu informalak eskaini zituzten. Horretaz gain, inguruko bestelako talde gazteren bat edo beste ere aprobetxatu zuen abestiren bat jotzeko, bertakoa Jam Sala modukoa bilakatuz.

 Bitartean, hainbat gauza zozkatu ziren jendearen artean, besteak beste, Axut talde lokalaren kamisetak, hainbat talderen albumak, Guitar Hero bideojokoaren gorrak, edota bideojokoa bera ere… eta, amaitzeko, aldiz, enkante bat ere egin zuten. Alde batetik, argi-fokuak, kartelak, Laudio Metaleko kamisetak, eta lokalean zeuden halako objektuak, eta bestetik, elkarteko kide batekin afari bat ere jarri zuten enkantean, guztia prezio sinbolikoengatik. Amaiera, Laudio Metalen kide nagusienetariko baten kokospekoaren enkantearekin eman zen, bi urtez luzatutako ilea bertan moztu ziotelarik.

 Hau guztia, dohainik izan zen, asoziazioak atera izan duen diru guztia zintzilik izan ditzaketen zorrei eta etorkizunerako proiektu posibleei aurre egiteko izango delarik. Guztira 400 pertsona inguru izan ziren  Kataluniatik, Asturiasetik, Madriletik eta inguru hurbilagoetatik bere animoa erakutsi zutenak. Espero dugu, beraiek esan zuten bezala, gau hartakoa agur bat baino, "gero arte" bat baino ez izatea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide