BILDU koalizioak Laudioko bere hautagai-zerrenda aurkeztu zuen atzo arratsaldean herriko plazan. Hautagaiek euren programa politikoaren ardatzak adierazi zizkieten ekitaldira bertaratu ziren pertsonei.
“Herritasuna eta aberritasuna” BILDUren politikaren oinarri izango direla esan zuten. Hala, udalaren eta herritarren artean hurbilketa bat egin nahi zutela azaldu zuten, “udala, helburu bat baino, bitarteko bat izan behar delako”. Hortaz gain, BILDUren proiektua ez dela hauteskundee hauetarako jaio azpimarratu zuten, epe luzera begira sortutako ekimena delako.
Amaitzeko, Laudioko zerrenda-buruak, Natxo Urkijok, hartu zuen hitza. Honek “lan egiten duen persona” bezala definitu zuen bere burua, eta udalean ere gogor lan egingo zuela adierazi zuen.