OMNIA plataformak hurrengo maiatzaren 22ko udal-hauteskundeetara aurkezteko bildu behar zituen 500 sinadurak bildu ditu. Plataformako kideek adierazi dutenez, sinadurak hauteskunde-batzari aurkeztea izango da hurrengo pausua, OMNIAren ordezkariak izendatzearekin batera. Hala, behin pausu hauek emanda hautesle-elkartze bezala definiturik geratuko dira; eta hala aurkeztuko dira hauteskundeetara.
Komunikabideei helarazitako prentsa-oharrean, OMNIAko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete ekimen hau aurrera eramaten lagundu dieten pertsona guztiei. Horrekin batera, udal hauteskundeei begira burutuko dituzten ekintzak prestatzen daudela adierazi dute.
Jada abian dago iniciativaomnia.org webgunea, zeinetan plataformari buruzko informazioa eskuragarri dagoen.