Javier Aparicio laudiarrak Kros Antolatzaileen Elkarte Nazionalaren (ANOC) urrezko intsignia jaso du Laudioko Nazioarteko Krosaren zuzendaritza lanetan eman dituen 25 urteengatik. ANOCeko lehendakaria ere izan zen Aparicio urte batzuetan zehar.
Punta Umbrian ospatutako gala batean jaso zuen Apariciok saria. Berarekin batera Luis Angel del Rio eta Javier Muñoz gerturatu ziren, Laudioko Atletismo Klubeko gaur egungo lehendakari eta lehendakari-ordea, hurrenez hurren. Beste pertsona batzuk ere hurreratu ziren ekitaldira, hala nola Espainiako Atletismo Federazioaren lehendakaria edota Europako Atletismo Elkartearen lehendakaria.
ANOCeko kideek diote Apariciok krosaren alde egindako lana saritu nahi izan dutela. Izan ere, bera izan zen Laudioko Nazioarteko Krosaren sortzaile eta bultzatzaile nagusia. Hala, lehiaketa hau bere garaian “zerua ukitzera iritsi zen” eta “kirol honen zale askorentzako erreferentzia bihurtu da”.