Laudioko Ezker Abertzaleak Pio XII. kalearen izena aldatzea eskatu dio Udalari. “Lekurik ez daukan izen bat da”, Gaizka Amorrortu zinegotziaren arabera. Izan ere, Pio XII. aita-santuak Europako faxismoak defendatu zituen eta, hala, judu, ijito, homosexual zein transexualen genozidioan parte hartu zuen.
Baina ez da Ezker Abertzaleak kale horren izena aldatzea eskatzen duen lehenengo aldia. Pasaden urteko apirilean kalearen izena Basalarrina izenagatik aldatzea eskatu zion Udalari; baina honek atzera bota zuen proposamena PP, PSOE eta PNVren boskei ezker.
Abenduan, aldiz, Udalak irizpide berriak adostu zituen kaleen eta guneen izenak erabakitzeko. Adospen horretan tokiko toponimoak lehenetsiko zirela aipatzen zen. Toponimorik ez balego, bere ibilbide eta lanagatik herritik harago ere gogoratuak izatea merezi duten pertsonen izenak erabiliko lirateke.
Ezker Abertzalearen eskakizun berria eusko jaurlaritzak hartutako erabakiarekin bat dator. Izan ere, duela gutxi Eusko Jaurlaritzak adostu zuen erkidegoan gera litezkeen frankismoaren sinbolo guztiak kentzea. Horregatik, Gaizka Amorrotuk adierazi zuen ez zuela ulertzen nola “PSOE eta PNV bezalako taldeek parlamentuan horrelako mozioak aprobatzen dituzten hemen uko egiten dioten bitartean faxismo europar guztia defendatu zuen aita-santuaren izena duen kale bati izena aldatzeari”.