Laudioko Udaltzaingoak 2.200 salaketa jarri zituen 2010. urtean zehar. Salaketa horietatik 970 borondatezko epealdian ordaindu ziren, beste 390 baliogabetuta geratu ziren eta beste 182 agenteak indargabetu zituen.
Salaketa gehienak Zumalakarregi etorbidean jarri ziren, Udaltzaingoaren 2010. urteko informean adierazitakoaren arabera. Salaketarik gehienak autoa espaloietan edo karga eta deskarga guneetan gelditzegatik jarri ziren.
Hortaz gain, Udaltzaingoak 700 administrazio-ekintza baino gehiago bideratu zituen 2010. urtean zehar.
Bere aldetik, Jon Karla Menoyo alkateak nabarmendu du udaltzainek Bide Hezkuntzaren arloan egindako lana. Izan ere, Udaltzaingoak hainbat tailer antolatu ditu herriko ikastetxeetan Bide Hezkuntzaren karietara. Tailer hauetan 900 ume inguruk hartu dute parte.