LIDL enpresaren Laudioko biltokiko langile bat bere “izaera txarragatik” kaleratu dute, LABek helarazitako komunikatu batean salatu denez. Komunikatu horretan kaleratzearen arrazoia “onartezina” dela azpimarratzen da, langileak 11 urte baitzeramatzan enpresa horretan lanean.
Horregatik, langilea bere eskubideak aldarrikatu eta eskatzeagatik kanporatu dutela ondorioztatu du sindikatuak. LABen iritziz, kaleratze honekin enpresak lortu nahi izan duena “eskubideak eskatzearen ondorioak” argi uztea izan da.
Hori dela eta, sindikatuak adierazi du “patronalaren harropuzkeria erakustaldi” honen aurrean “erantzun aproposa” emango duela.